Blogari
sarrera moduko bat emateko, Loreak proposatu zizkigun galderei erantzuna ematen
saiatuko naiz: Zein hezkuntza eremutan arituko naiz etorkizunean?
Hasteko,
ezagutzen ditugun hiru hezkuntza eremuak definitzen saiatuko naiz hitz
gutxitan, hau da, hezkuntza ez-formala, formala eta informala. Hezkuntza formala, eskola batean ematen
den hezkuntza mota da, juridikoa dena. Honen helburu nagusia titulazio bat
eskuratzea da. Hezkuntza ez-formala,
berriz, formala baino malguagoa, praktikoagoa eta dinamikoagoa da, eta marko
instituzionaletik at ematen da. Klase partikularrak edo dantza ikastaroak,
esaterako, hezkuntza ez-formalaren adibide dira. Azkenik, hezkuntza informala egunero-egunero lagunartean edo familia
jasotzen dugun hezkuntza mota da, ustekabean ematen dena.
Etorkizun
batean, neure burua eskola batean irakasle lanetan ikusten dudanez, hezkunza
formalean arituko naizela pentsatzen dut. Hala ere, hiru hezkuntza eremutan aritzea beharrezkoa
dela iruditzen zait gaur egungo gizartean, bata bestearen lagungarri eta
osagarri bezala erabili daitezkeelako. Hezkuntza formala, hau da, eskola batean
ematen den hezkuntza mota, hezkuntza ez-formalaren bitartez aurrera eramatea
oso garrantzitsua izaten da askotan, partikularren bidez esaterako. Nola ez, hezkuntza
informala etengabe eta ustekabeak jasotzen ari gara egunero egunero lagunartean
eta familian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario