Kaixo lagunok!!
Klasean denbora luzean hezkuntza, kultura eta gizarteratzearen
inguruan eztabaidan jardun ginen. Horren aurretik, taldetan bildu eta hiru
kontzeptu horiek zein ordenatan ematen diren erabaki behar genuen. Talde
txikitan erabakitakoa talde handian adierazterakoan iritzi ezberdinak genituela
konturatu ginen.
Gure taldetxoan, lehenengo kultura ematen zela adostu genuen, ondoren
hezkuntza eta azkenik gizarteratzea. Honela arrazoitu genuen guk adostutakoa:
jaiotzen garen lehenengo momentutik kultura batean murgiltzen gara. Horren
araberakoa izaten da gizabanakoak jasotzen duen hezkuntza, eta azkenik,
gizarteratzea deituriko azken emaitz bat izaten dugu eta gizarteko partaide
izatera heltzen gara.
Honela definitu ditut, nik, hiru kontzeptu horiek:
HEZKUNTZA: Gizakia, bere ahalmenak garatuz, gizartean bizitzeko
prestatzea esan nahi du, eta bere bizitza osoan zehar gertatzen den prozesu bat
dela esan dezakegu. Zenbait eremu ezberdinetan ematen da: lagunartean,
familian, eskolan, komunikabideetan, kalean, aisialdian eta abar. Baloreak,
ezagutzak, ohiturak etab… barneratzearen prozesuari esaten zaio. Esan beharra
dago hezkuntza oso garrantzitsua dela gure lehen urteetan, adin honetan
jasotakoak etorkizunean eragin handia izaten duelako.
KULTURA: gizarte
bateko ohitura, sinesmen, bizimodu, jarrera etab… barnebiltzen duena da.
Kultura mota ezberdin asko aurki ditzazkegu mundu guztian zehar. Belaunaldiz
belaunaldi hezkuntzaren bitartartez transmititzen da kultura.
GIZARTERATZEA: gizakia
gizarteko partaide izatera heltzen denean ematen da, eta horretarako aurretik
aipatutako hezkuntza eta kultura beharrezkoak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario