Kaixo!!
Bada garaia blog honi bizitasun pixka bat ematen joateko. Horretarako, Loreak proposatu zizkigun pare bat galderei erantzuna emanez hausnarketa txiki bat egingo dut.
Honako hau izan zen lehenengo galdera: Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
Nire ustez oso garrantzitsua da ikasgelan zenbait gaien inguruan irakaslea neutraltasunez agertzea, batez ere, ikasleren bat edo beste erasotua sentitu ez dadin, ikaslea ez da minduta sentitu behar.
Hala ere, irakasleak pertsonak direnez, gai guztien inguruan iritzi propio bat izango dute, eta egoera askoren aurrean ezin izango diote beraien sentimenduei eutsi. Honen inguruan, esan beharra daukat, kasu batzuetan irakasleak bere iritzia ematea ez zaidala gaizki iruditzen, hori bai, beti zaindu behar du bere iritzia adierazteko edo emateko modua, inor mindu gabe eta beste iritzi guztiak errespetatuz.
Proposatutako bigarren galderari emango diot erantzuna orain: zein da neutraltasuna eta objetibotasunaren arteko ezberdintasuna?
Bi termino hauek definitzen saiatuko naiz:
Neutraltasuna, gai baten inguruan ez posizionatzea izango litzateke, hau da, gai baten inguruan aldeko zein kontrako jarrerarik ez izatea.
Objetibotasuna, berriz, zure iritzi pertsonala ez azaleratzea izango litzateke. Horrela, esan genezake, irakasleak objetibotasunez jarduten duenean gaiaren inguruko informazio soila eta datuak ematen dituela, nahiz eta irakaslek bere iritzi propio bat izan.
Hauxe zen dena! bukatu dut gaurkoz....
No hay comentarios:
Publicar un comentario