Paper zorroa


Ikasturteko bigarren lauhilekoan gaude jada eta pare bat hilabete besterik ez dira falta ikasturtea amaitzeko. Oraindik ez diot hasiera eman “paper zorroa” deituriko zati honi eta bertan ikasturtean zehar izaten ari naizen esperientzia idatzi nahiko nuke gutxi gora behera. Esperientzia esaten dudanean, guzti honek egiten dizkidan ekarpenez ari naiz, zer iruditzen zaidan baliagarria eta interesgarria.

Lehenik eta behin esan beharra daukat gero eta argiago daukadala oso gustoko dudala aukeratu ditudan ikasketak. Gustoko dut jendeari laguntzea eta baita hauei nik ahal diedana aportatu ahal izatea ere. Asko motibatu naute, esate baterako, bigarren lahilekoan unitate didaktikoa egin ahal izateko burutzen ari garen jarduerek.

Duela pare bat aste nik txikitan ikasi nuen ikastetxera joan ginen bigarren mailako matematikako klase baten behaketa egitera. Esperientzia oso polita iruditu zitzaidan, oso motza izan zen arren. Ikasten ari naizena gogo handiagoarekin ikasten jarraitzeko motibatu ninduen bisitak. Klasea behatu ondoren irakaslearekin hizketan aritu ginen eta azalpen txiki batzuk eman zizkigun. Gurasoak behin eta berriz aipatzen zituen, hauekin izan beharreko harremana oso garrantzitsua dela azpimarratuz. Hain zuzen ere, irakasle izaten naizenean gurasoekin izango beharko dudan harremanak dexente kezkatzen nau, ez dakit benetan nola funtzionatzen duen horrek. Ez dugu gehiegi alderdi hori aztertu eta benetan gustatuko litzaidake pixkat gehiago aztertzea.  

Esan beharra daukat behaketaren esperientziaz gain, klasean orain dela  hilabete pasatxo egin genuen ariketa asko gustatu zitzaidala. Hain zuzen ere, “Neutralidad y Beligerancia” deituriko irakurgaiarekin burutu genuen ariketa izan zen. Honekin, gaur egungo hainbat egoera ezberdinen aurrean nola jokatu beharko genukeen eztabaidan aritu ginen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan jarduera hau, hain zuzen ere, hainbat esperientzia eta iritzi ezberdin entzun genituen eta oso aberasgarria izan zela uste dut. Askotan irakaskuntzaz pentsatzen jarduten garenean dena arrosa kolorekoa ikusten dugu, baina askotan irakasleari atseginak ez diren hainbat egoerei aurre egitea egokitzen zaio eta aurretik pixka bat prest egotea komeni dela uste dut.

Tira, gaurkoz nahikoa idatzi dudala uste dut. Gelditzen diren egunetan sarriago bisitatuko dut bloga.
Ondo izan!!

Gaurkoan hilabete honetan izandako ekarpenen inguruan arituko naiz. Esan beharra daukat martxoko ekarpen handiena egin didana ikasgelako behaketa izan dela. Oñatiko Txantxiku Ikastolan burutu genuen praktika eta ordu betez neure burua irakaslearen paperean jarri nuen. Bigarren mailako neska-mutilekin aritu ginen lanean. Oso esperientzia berezia izan zen, ona, oso ona. Txikitan bertan aritu nintzen ikasle bezala eta oroitzapen asko etorri zitzaizkidan gogora. Gainera,, behaketa egiteaz gain, irakasleak lanean ere jarri zigun pixka batean eta izugarri gustatu zitzaidan.

Esperientzia zoragarri horrekin guztiz konturatu nintzen zuzen ari nintzela ikasketa hauek burutzen. Hain zuzen ere irrikitan jarri nintzen praktiketan hasteko!

Horrez gain, esan beharra daukat dagoeneko buru belarri ari garela lau hilabete hontako lan modularrarekin. Hasiera batean pixka bat galduta geundela sentitzen genuen baina poliki-poliki forma eta zentzua ematen ari gara lanari.

Didaktikako klaseko orduan lan modularrari eskaintzen diogu eta klase hauek aprobetxatzen ditugu Loreari galderak   egin eta gure zalantzak argitzeko. Dagoeneko unitate didaktikoaren gaia, helburuak, edukiak eta matematikako helburuak prestatu ditugu. Horrela, esan dezakegu egunetik egunera lana pixka bat borobiltzen ari garela. 



Amaitzear dago ikasturtea, oso gutxi falta zaigu lehen ikasturte hau amaitutzat emateko eta jada amaitu dugu lauhilabete honetako lan modularra ere. Orain buru belarri gabiltza datorren asteko azterketetarako ikasten.

Unitate didaktikoa amaitutzat eman dugu gaur arratsaldean. Denbora dexente eskeini diogu lanari, batez ere azken aste haueta. Oso pozik gelditu gara taldekideok egin dugun lanarekin, egun hauetan egindako esfortzuak merezi izan duela uste dut. Aipatu beharra daukat funtsezkoa izan dela lanarekin aurrera egiteko taldekideok jarri dugun inplikazioa. Taldean oso giro ona egon da eta nik uste dut talde bezala oso ondo funtzionatu dugula. Bestalde, irakasleek emandako laguntza ere behar beharrezkoa egin zaigu.

Didaktikako irakasgaiarekin pixka bat galduta aurkitzen nintzen hasierako egunetan. Ez nuen didaktika hitzaren esanahia eta helburuan zeintzuk ziren ulertzen. Irakasgaian zehar egiten joan garen jarduerekin eta lan modularrarekin hasierako zalantza guztiak argitu ditut.

Curriculuma ezagutu dugu dagoeneko, eta gainera berarekin egin dugu lan unitate didaktikoa burutzerako orduan. Bertako hainbat eduki, helburu eta ebaluaketa irizpide zehaztu ditugu gure lanean.

Unitate didaktiko hau egiteak ekarpen handia egin didala uste dut. Matematikako zenbait problema burutu ditugu, ikasgela bat antolatu dugu eta ikasleak nola ebaluatuko ditugun ere zehaztu dugu gure lanean. Gure prestakuntzarako oso lan aproposa eta baliagarria iruditu zait burutu dugun lana.

Honi amaiera eman baino lehen, blogari erabilgarritasun handiagoa ematea gustatuko litzaidakeela esan nahi dut. Hasiera batean oso ideia ona iruditu zitzaidan bloga egitearena baina parte hartze handiagoa izango genuela uste nuen. Hala ere oraindik ere ideia bikaina izan dela iruditzen zait, nork bere hausnarketak egitea garrantzitsua iruditzen baitzait.

Gauzak horrela, gaurkoz amaiera emango diot honi. Beharbada oraindik ere izango dut tartetxo bat blogean azken idatzia egiteko.













1 comentario:

  1. Kaixo Jone, bestelako ekarpenak behar ditut....zer aldatu da zure hezkuntza ikuspegian aste guzti hauetan? Oso deskriptiboa da zure ekarpena, sakonago joatea behar dut. Animo!!

    ResponderEliminar